BateraLabs-ek Debabarrenean klima-aldaketara egokitzeko partaidetza-prozesua bultzatu du

BateraLabs-ek Debabarrenean klima-aldaketara egokitzeko partaidetza-prozesu bat bultzatzen du

BateraLabs-ek Debabarreneko larogei eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu ditu Eibarren. Prozesuak klima-egokitzapenerako ekintza zehatz bat definituko du eskualderako, eta parte hartzen duten eragileen artean adostuko da.

José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak adierazi duenez, “klima-aldaketara egokitzea eraginkorra izateko, ezinbestekoa da lurraldetik, tokiko eragileen benetako inplikazioarekin eta lan partekatutik eraikitzea”.

Eibarko Errebal kultur guneak BateraLabs-en beste saio bat hartu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Naturklima Klima Aldaketaren Fundazioak sustatutako ekimena. Helburua da klima-aldaketaren aurrean egokitzeko erantzunak eraikitzen aurrera egitea.

Topaketan, Debabarreneko erakundeen larogei bat ordezkari bildu ziren, lan-eremu partekatu batean eskualdeko klima-diagnostikoak bateratzeko eta jarduteko lehentasunezko eremuak identifikatzeko.

José Ignacio Asensiok eta Jon Iraola Eibarko alkateak parte hartu zuten, eta nabarmendu zuten garrantzitsua dela erakundeen eta lurraldeko eragileen arteko lankidetza egonkorreko espazioak finkatzea, klima-aldaketaren ondorioei erantzun eraginkor eta koordinatua emateko.

Bertaratutakoen artean egon ziren Eibarko, Debako eta Elgoibarko Udalak, baita Debegesa eskualdeko garapen agentzia eta Gurutze Gorriak ere.

Jardunaldian aurkeztutako diagnostikoaren arabera, Debabarrena klima-arrisku gero eta handiagoen testuinguruan dago, tenperaturen igoerarekin eta prezipitazioen irregulartasunarekin lotuta. Horrek, besteak beste, bero-boladen eta lehorte luzeko aldien gorakadan eragiten du.