Gobernu Kontseiluaren diru-laguntzak
2026-2027 ikasturterako, EUSKARARTEA diru-laguntzen deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak, Begoña Pedrosak, Hezkuntza sailburuak, proposatuta. Honen helburua da Euskadiko itunpeko ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzea.
Deialdi honek 190.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, ikastetxeek antolatutako hezkuntza, kultura eta komunitateko jardueren bidez euskararen erabilera areagotzeko asmoz.
EUSKARARTEAk Hezkuntza Sailak euskal kultura transmititzeko eta ikasleek hizkuntza desberdinetan erabiltzen laguntzeko egiten dituen ekimenei jarraipena ematen die.
Laguntzok hiru eremu nagusitan egingo diren jarduerak ahalbidetuko dituzte:
- Euskal kulturarekiko proiektuak.
- Euskararen erabileraren eta hizkuntzarekiko atxikimendua sustatzeko jarduerak.
- Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxeen arteko trukeak.
Diruz lagundu daitezkeen ekimenen artean antzerkia, bertsolaritzako ekimenak, musika, ahozko narrazioa, ikus-entzunezko sorkuntza, podcastak, irratia eta literatura edo ilustrazioarekin lotutako jarduerak daude. Gainera, ikasleen kontzientzia soziolinguistikoaren indartzerakoakak tailerrak eta proiektu komunitarioak ere bultzatu nahi dira.
Deialdi honekin, Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko eta herritar eleaniztunak eta euskal kulturarekiko konprometituak sortzen lagunduko duten hezkuntza-inguruneak garatzeko konpromisoa berretsi du.
