Oiartzungo San Juan kaleko festak itzuli dira
Oiartzungo San Juan kaleko bizilagunek festa giroa landuko dute ekainaren 18an eta 20an. 1972tik ospatu gabe egon ondoren, festa hau 2024an berreskuratu zen, eta aurten hirugarren urtez jarraian egingo da. Antolatzaileek jaia ‘Kaleak ez du kale egingo!’ lelopean ospatuko dute, auzoaren nortasuna, historia eta bizikidetza aldarrikatzeko.
Ekintzak
Aurtengo ediziorako bi eguneko egitaraua prestatu dute. Lehen hitzordua ekainaren 18an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Elena Zalakainen gidatutako bisita kaperara. Ondoren, 19:30ean, Miren tabernan kaleko artxibo digitalaren aurkezpena
Larunbatean, goizeko 10:00etan ospakizunak hasi eta Oidultz taldearen dianekin jarraipena izango da. Tradiziozko jarduerak eta 12:00etan zinta karrera izango dira. 13:00etan kaleko omenduaren aitortza15:00etan kale bazkaria
Festetako helburua ez da soilik aisialdirako eskaintza egitea, baizik eta auzoko memoria bizirik mantentzea, harreman komunitarioak sendotzea eta belaunaldi berriei historia transmititzea.




